Hirix aplikazioa abian jarriko da herritarrekin komunikazioa indartzeko

Maider Arregi 2018ko api. 10a, 15:00

Hirix aplikazioa landu du Antzuolako Udalak. Mugikorrerako aplikazioa da eta antzuolarrek eguneroko informazioa eskurago izango dute. Hala, kexak eta iradokizunak ere bideratu ahal izango dituzte herritarrek.

Herriko komertzio txikia bultzatzeko ere balio izango duela Hirix aplikazioak azaldu du Mikel Bargiela Hezkuntza zinegotziak. Baina zer da, Hirix aplikazioa? Hirix udalerri bateko herritarren arteko komunikazio plataforma bat da.

Antzuolaren gaineko informazio orokorra, eta eguneroko informazio praktikoa jasoko du aplikazioak; eta ez Udalarena bakarrik, elkarteek ere euren lekua daukate Hirix-en; baita herriko komertzioek ere. Horrekin batera, herritarren partaidetza sustatzeko tresna bezala ere jaio dela Hirix argitu du Bargielak. Antzuolarrei, Aston etxeetako buzoietan banatuko zaie informazio guztia jasoko duen diptikoa. Eta apiril ostean jarriko da martxan aplikazioa; Antzuolako Udalak, baina, aplikazioaren gaineko aurkezpena egiteko asmoa ere baduela iragarri du herritarren zalantzak argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak