Herri eskolak Antzuolari eman diona zehazteko proiektuari hasiera ematea, aho batez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko api. 4a, 12:23

Antzuolako herri eskola izan da protagonista apirileko ohiko osoko bilkuran. Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza hitzarmen bat onartu zuten atzo, aho batez, 2019an eta 2020an zehar garatzekoa dena.

Beñardo Kortabarria alkatearen arabera, proiektu horren muina izango da Antzuolako eskolatik irtendako herritarrek herriari ze ekarpen egin dioten zehaztea.

Proiektuari hasiera emateko onarpena

Antzuolako Udalak abenduan jaso zuen lehen aldiz proiektuaren berri, eta EHUko ordezkariak abendutik urtarril amaierara bitartean aritu dira proiektuari forma ematen. Udalean duela aste bi jaso zuten lehen zirriborroa eta tarte horretan batzordean landu dute Udalaren ekarpenak ere proiektuan jasota geratu daitezen. Epe kontuengatik atzoko bilkuran onartu behar izan zuten hitzarmena.

Amaitzeko, alkateak nabarmendu zuen hitzarmena aho batez onartu izana garrantzitsua dela maila horretako proiektu batendako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak