Herriko trikitilarien doinuek eta Saharako musikak lagunduta, giro ederra izan zen atzo nagusi. Herritarrek ekarritako elkartasun tortillak ere banatu zituzten. "Eskerrik beroenak antzuolarrei. Batzen dugun dirua Saharatik hamar haur Arrasateko aterpetxe batetara ekartzeko izango da", azaldu zuen Sagiri elkarte berriko Marta Sanchezek.
Martitzenean, otsailak 27, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan 19:00etan, udaletxearen aurrean, Saharako herriari elkartasuna adierazteko. Atzotik, udaletxean jarria dago gainera Saharako bandera –Otsaileko osoko bilkuran aho batez onartua izan zen–.