Urte hartan lasterketa nahiko txukun prestatu zuen Merinok, haren entrenatzaile Santi Perezi ez ziolako grazia handiegirik egiten lasterketa horretan esku hartzeak. Hala, 1997ko edizio hartan Adidas taldetik Diego Gartziak eta Merinok hartu behar zuten esku, eta, elkarrekin entrenatzen zutenez, Merinok bazekien distantzia horretan Diego baino indartsuago zegoela. Baina, azken momentuan, Valentziako taldekide batek, Antonio Perez Peralesek, lasterketara etortzea erabaki zuen, eta, azken kilometroetan ihes egin zion, lasterketa irabazita. Ordu eta 57 segundotan egin zuen lasterketa, oso marka ona da, baina proba ez irabazi izanaren arantzarekin geratu da.