Emakume nekazarien eskubideak aldarrikatu dituzte Antzuolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urr. 23a, 14:57

Barikuan bete egin zen Antzuolako Olaran aretoa Baserria afizio-ofizio izeneko solasaldia entzuteko. Herriko lau emakume nekazariren bizipenak ezagutu eta Emakume Nekazarien Estatutua garatzearen garrantzia azpimarratu zuten.

Maider Arregi eta Onintza Enbeita bertsolariek bertsotan egin zituzten aurkezpen lanak eta bertsoen bitartez josi zituzten solasaldiko tarte desberdinak. Lehenengo eta behin Antzuolako lau emakume baserritarrek beraien bizi-esperientzia kontatu zituzten. Hizlariak izan ziren Bidaurre baserriko Kontxi Izagirre, Lapatzako Maje Gorritxo, Egurrebaiko Matilde Ortueta, eta Pikunietako Josebe Blanco. Nork bere arrazoiak ditu baserritar izateko.

Emakume baserritarraren ofizioa ez da erraza. Garrantzitsua da lanbidea gustuko izatea. Horixe Antzuolako solasalditik ateratako ondorioetako bat.

Emakume Nekazarien Estatutua

Euskal Autonomia Erkidegorako orain bi urte onartutako Emakume Nekazarien Estatutuari buruz ere jardun zuten Antzuolako solasaldian. Maite Aristegik azaldu zuen berez lege horrek emakume baserritarraren eskubideak eta berdintasuna lortzeko arlo desberdinetan eman beharko ziren pausoak jasotzen dituela, baina ez dela garatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak