"Bi-hiru hilabetean behin kanpaina bereziak jarriko dira martxan eta Pikunietako gaztak, Irumendiko txahalkiak, Bidaurreko frutak etab. jasotzeko aukera ere izango dute", azaldu du Ernaberritu proiektuko teknikari Miren Oiangurenek. "Baserritarren ekoizkinak herritarrei eskuragarri jartzea gura genuen, salmenta zuzen bat ahalbidetuz eta baserritarrak ezagutzera emanaz. Biharko egunerako, horrelako ateak zabalduz, beti ere errazagoa izango baita gazteak animatzea". Elayk eta Udalak, hori bultzatzeko konpromisoa hartu dute.