Duela urtebete inguru ekin zion bideari Antzuolako Idolaz aisialdi taldeak. Herriko gazte talde batek osatu zuen. Izan ere, Antzuolan zegoen aisialdi eskaintzan hutsune bat nabaritu zuten, eta hori betetzea da taldearen helburua, Amaia Arana taldeko kidearen esanetan.
Izena emateko bi deialdi egin dituzte. Ekainean bata, eta irailean bestea, egubakoitz honetan bukatuko dena. Oraingoz, izan duten harrera oso ona izan dela adierazi du Aranak, eta haiengan izandako konfiantza eskertu nahi izan die guztiei.
Taldea ezagutarazteko hainbat ekintza egin ondoren, irailean bertan abiatuko da Idolaz ofizialki. Aranak azpimarratu du umeen iritzia kontutan hartu nahi dutela ekintzak antolatzerako orduan.
Kamisetak ere salgai dituzte, eta enkargu bidez eros daitezkeela jakinarazi dute. Horretarako, haiekin harremanetan jarri beharko da, korreo bitartez –idolazantzuola@gmail.com– edota euren Facebook orrialdean.