Sardina janarekin bete dute sabela antzuolarrek

Ohi bezala, San Bartolome eguna ospatu dute gaur Antzuolan. Azken urteotan egin izan duten moduan, Anelkar elkarteak sardina jana antolatu du, eta herritar ugari gerturatu da sardina erreak dastatzearekin batera elkarteari laguntza ematera.

San Bartolome egunez urtero bezala, goizeko bederatzietan Migel Jauregiren kanpai hotsekin hasi dute eguna Antzuolan, urtero legez. Beranduago, eguerdi partean, sardina jana izan da Herriko Plazan. Eguraldi ona lagun izan dutelarik, herritar ugari pasatu dira bertatik, eta mahai guztiak bete dituzte jan-edanaren aitzakian.

Tripa betetzeaz gain, baina, beste helburu bat ere badu San Bartolome eguneko sardina janak. Hain zuzen, jasotako dirua Anelkarrek Kongon eta Senegalen dituen garapenerako proiektuak laguntzeko bideratuko dute. Hala, herritarrek euren borondatea eman dute elkarteari euren laguntzatxoa emateko asmoz. Hain zuzen, antolatzaileek nabarmendu dute halako hitzorduetan antzuolarrek "erantzun ona" eman ohi dutela.

Erlazionatuak

Argazki galeria: San Bartolome eguneko sardina jana

Antzuola

Eguraldi onaz lagunduta, herritar asko animatu dira beste urte batez Anelkarrek antolatutako sardina jan solidariora. Hala, giro ezin hobean pasatu...

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.