Basalde auzoan industrialdea sortzeko aukera aztertzen dabiltza

Maider Arregi 2017ko ots. 16a, 20:00

Antzuolako Basalde auzoan, industrialdea egiteko aukera berria sortu da. Izan ere, autobideko lanak martxoan hasiko dira eta betetze lanak egiteko posibilitatea egongo litzateke bertan. Udalak egun herriko lau enpresek dituzten terreno arazoak eta beharrak ikusita, aukera hau aproposa izan daitekeela ikusi du eta industriagunea egiteko lehen urratsak eman ditu autobideko enpresarekin batzartuz.

Mariezcurrena enpresak, martxoan hasiko ditu autobideko lanak Antzuolan. Hala, Udalak, industriagunea egiteko aukera berria sortu dela ikusi du. Izan ere, bete lanak Antzuolan bertan egiteko tokia badagoela dio Beñardo Kortabarria alkateak. Herritarrekin izan berri da Udala iritziak jasotzeko asmoz. Eta herriak industriagune baten beharra badagoela dio. EAJk ere beharra ikusten du eta proposamen interesgarria dela dio Luis Javi Telleriak.

Hazten ari diren enpresak

Mariezcurrena enpresarekin Udalak hartu-eman ona dauka. Orain baina, lehentasuna, industriagunea eraikitzeko Ingurumen sailaren baimena da.

Goizper, Elay, Matz-Erreka eta Oerlikon dira herriko lau enpresa handienak eta hazten ari direnak. Horien artean, 114.000 metro koadroko industria gunea dago egun Antzuolan. Baina,  esan moduan, dagoeneko lur industrialaren beharra badute, bereziki Matz Errekak eta Elayk.

Horri irtenbide eman guran, proposatzen dena da, 21.000 metro koadroko bi plataforma eraikitzea; eta hirugarren bat egiteko aukera izatea. Udalaren planteamendua baina, garbia da: "Industrialde urbanizatua, asfaltatua, argindar eta telefono sareaz eta soilik betelanetarako lautada bat”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak