Gipuzkoako odol bankuko autobusa urteko lehen odol ateratzea egitera etorri da Antzuolara. Jose Angel Arbulu Odol-Emaileen elkarteko kideak dio Antzuolan, orain 45 urte egin zutela lehen odol ateratzea. Eta ordutik, hutsik egin gabe etortzen dela Antzuolara lau hilean behin odol bankuko autobusa.
Odola eman ahal izateko zenbait ezaugarri betetzea beharrezkoa da: 18 eta 70 urte bitartean edukitzea, gutxienez 50 kilo izatea, eta osasun egoera ona izatea, besteak beste.
Arbuluk azaldu du, orain gazteen eta herritarren beharra dagoela. Izan ere, odola-emaile fidel askok odol emaile izateari utzi diote eta berriak behar direla azaldu du.
Odola, egunero dela beharrezkoa azpimarratu du Arbuluk. Bereziki, egiten diren ebakuntzetarako.
Antzuolan gaur egun, hiru antzuolarrek eman dute ehun bider baino gehiago odola: Luis Mari Jauregi, Pablo Hernando eta Begoña Lete.
Maiatzean etorriko da berriro odol bankuko autobusa Antzuolara. Aurrerantzean gainera, eguaztenetan egingo dira odol ateratzeak, 17:30etik aurrera, Olaranen.