Etxean ez zegoela inor sutea hasi denean jakinarazi dio Goienari Antzuolara gerturatu den Aitor Oskoz arrasatearrak; inguruko bizilagunak konturatu dira ke asko ari zela irteten eta kezkatuta larrialdietara deitu dute. Hiru solairuko etxea da Kalegoiko hori.
Sua itzaltzeko ur asko bota dutela jakinarazi dute suhiltzaileek eta kalteak zenbatekoak izan daitezkeen oraindik ezin da jakin. Batez ere teilatua izan da kaltetua, eta plastikoa jarriko dute hori estaltzeko behin behineko neurri moduan.