Herri Eskolarekin elkarlanean ekimen hezitzailea ere abian jarri zuen aurreko astean; hala, ikastetxearekin adostu ostean geletan gaiaz berba egin eta hausnarketa egin zuten ikasle-irakasleek. Ondoren, taldeka banatu eta Udal langileekin batera eskolako patioa garbitu zuten. Helburua, garbitasunaren gaia mahai gainean jartzea eta etxeetan hausnartzea dela azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.
Herritarrei galdetuta, garbitasun falta ez dela bakarrik umeen kontua eta helduek ere zer ikusi handia dutela diote.
Udalak kaleratutako gutunak dio "oinarria ez zikintzea" dela. Azken boladako errespetu faltaz ere ohartarazi du: "Aulkiak puskatu, ateak, leihoak, erre, pixa egin, desordutan kolpeka jardun... Edozer gauza ez dela zilegi dio. Errespetua, gauzei eta pertsonei zor zaiela, alegia.
Eta bukatzeko esan, behin behineko neurri gisa hartu zutela pilotalekua ixtea; bada, jakinarazi dute, berriro pilotalekua zabalik dagoela herritarrendako.