Herri txikietan eredu da euskararen erabilera

Maider Arregi 2016ko aza. 18a, 15:00

Euskararen eguna aurrez ospatu dute Antzuolan. Hala, atzo, euskara eta honen erabilera izan zuten hausnarketarako gai antzuolarrek. Izan ere, euskararen erabilerak herri txiki batean daukan garrantziaz jardun zuen herriko hainbat eragilek herritarrekin.

Haur, gaztetxo, heldu, nagusi... euskarari eskutik lotuta eta festaz gozatzen ibili ziren atzo egindako Euskararen egunean antzuolarrak. Guztien esku dagoela euskararen biziraupena aldarrikatu zuten. Helburua gurasoak eta haurrak euskarak daukan garrantziaz sentsibilizatzea dela azpimarratu zuen Euskara zinegotzi Jon Ugarteburuk. Izan ere, euskara asko hitz egiten den herri batek, beste herrietan, batez ere gutxiago hitz egiten den herrietan, zuzeneko eragina daukala azaldu zuen. Hala, patioan, txokolatada, puzgarriak eta rap ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten, besteak beste.

Ondoren, Olaranen Kike Amonarriz soziolinguista eta komunikatzaileak herriko egoeraz jardun zuen. Izan ere, Antzuola, euskararen arnas gune izanik, gaztetxoen artean euskararen erabilera jaitsi egin dela antzeman zuten Udalak, Uemak eta Emunek. Eta hor eragin eta hausnartu guran, atzo, Kike Amonarriz Antzuolan euskaraz hitz egitearen beharraz jardun zuen guraso eta gaztetxoen kezkak argituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak