Betidanik gustatu izan zaie hiru neska antzuolarrei futbolean jokatzea; orain arte, Antzuolako taldean aukera izan zuten, eskola kirolak sutatuta. Helburua baina, kirolaz eta futbolaz disfrutatzea dela argi dute hiruek.
Futbol eskola abian
Aurten, ez da posible izan nesken taldea osatzea Antzuolan; izan ere, nesken artean zaletasun falta izan daitekeela arrazoia azaldu dute. Baina, orain, Antzuolako kirol elkarteak futbol eskola abian jarri nahi du eta modu horretan, futbolarekiko zaletasuna sustatu gura dute herriko gaztetxoen artean.