Gipuzkoako Ur Kontsorzioarekin Antzuolako Udalak duen hitzarmena aho batez onartu zen atzoko ohiko osoko bilkuran. Beñardo Kortabarria alkateak azaldu zuen hamar urtetik behin berritzea tokatzen den kontratua dela. Eta atzo, berritzea erabaki zuten.
Uraren Kudeaketari dagokionez, beste aldaketa bat ere aho batez onartu zuten. Aurrerantzean, antzuolarrek kontsumitzen duten uragatik ordainduko dute; hau da, erroldaren araberako fakturazioa aplikatuko zaie.
Herriko jaiak ere ate joka datoz eta osoko bilkuran jaietan 38.700 euro gastatuko direla azaldu zuen alkateak.
Aurtengo nobedadeen artean, herriko Kuadrillen arteko herri kirolak, edo Joselu anaien erromeriaren, ordez, flamenko eta txalaparta ikuskizuna izango dira
Jai batzordeetan herritarrek hartutako erabakiak direla azpimarratu zuen alkateak. Baina, batzar horietara ez dela jende askorik azaldu ere argitu gura izan zuen.
Eta aurten nobedade izango da ere bi herritarrek jaiei hasiera emango dietela eta udaletxeko balkoitik Ikurriña jasoko dutela.