ALBISTEAK

Bolatoki berria herriko jaietan inauguratuko da

Maider Arregi 2016ko uztailaren 1a

Herritarrek eskatuta, eta bereziki erretiratuek, bolatokia izatearen nahia errealitate bilakatuko da. Izan ere, auzolanean –Udalak eta herriko enpresak lagunduta– bolatokiko lanak ia amaitzear daude.

Auzolanean egiten diharduten bolatokiaren helburuetako bat, hain justu ere, Antzuolan bolatokia betidanik tradizioa izan dela erakustea da. Baita, egun 30 urte inguruko gazteei, bolotan nola jokatzen den irakastea ere. Gazteendako erakargarria izango dela uste dute auzolanean dihardutenek. Jose Antonio Igarza da lanean diharduen erretiratuetako bat: "25 metroko luzera dauka ohol eta guzti bolatokiak. Zabaleran, aldiz, 40 zentimetro. Izan ere, helburua da bolotan erraz jokatzea eta disfrutatzea. Gazteendako erakargarria izango dela uste dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak