Mosaikoa egin dute Antzuolan Independentista Sareak deituta

Jagoba Domingo 2016ko eka. 3a, 15:23

Herri galdeketarako motorrak berotu zituzten Antzuolan atzo iluntzean. Independentistak sareak ekimenak deituta hainbat herritar elkartu ziren mosaiko bat egiteko asmoz Zurrategin eta argazkia eta bideoa egiteko aprobetxatu zuten.

Bai hitzaren bueltan elkartu ziren hainbat herritar Antzuolan argazkia egin eta bideoa grabatzeko. Hasieran lotsatuta egon ziren arren, joko moduan planteatu zuten Independentistak Sareak-ekoek, eta segituan giroan murgildu ziren gerturatutakoak eta ederki asko pasatu zuten Zurrategin.

 Domekako hitzorduaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuten Independentistak Sareak-eko kideek, eta bide batez, antzuolarrei gogorarazi egun horretan ez daitezela geratu etxean eta bozkatzera joateko deia zabaldu zuten Euskal estatua lortzeko bidean aurrera pauso bat emateko aukera paregabea delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak