Permach: "Lanpostu duina bermatu behar da krisitik irteteko"

Maider Arregi 2016ko mai. 26a, 15:00

Atzo, Antzuolan, Joseba Permachek egun gizarteak bizi duen krisiaren zergatiak eta ondorioak aztertu zituen. Solasaldian, Espainiarekin lotuta jarraitzeak langabeziarekin eta prekarietatearekin lotura zuzena duela ere azpimarratu zuen.

Azken hamarkadako krisirik luze eta gogorrena jasaten ari dela gizartea azaldu zuen Sortuko kide Joseba Permachek. Eta aditu askok 1929ko krisiaz alderatzen dutela ere gaineratu zuen.

Izan ere, atzo Antzuolan izan zen Euskal Herriaren bestelako begirada ekonomiko eta soziala aztertzen Permach. Eta krisi honetatik irteteko, eredu sozio-ekonomikoa aldatu beharra dagoela esparruz esparru eta bestelako norabide bat ardatz hartuta adierazi zuen.

Azpimarratu zuen ere, independentzia ezak langabeziarekin eta prekarietatearekin lotura zuzena duela. Eta beharrezkoa dela lanpostu duinak bermatzea, besteak beste, krisitik irteteko. Eta Europan, Alemania bezalako lurraldeak hazi egin diren bitartean, Euskal Herrian lanpostuak galdu egin direla dio. Dependentzia horren ondorioek nola eragiten duten gizartean eta norbanakoan ere azaldu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak