Antzuolako ezohiko osoko bilkuran zirkulazio arau proposamena izan zuten eztabaidagai. Izan ere, herritarrendako garrantzitsua izango den gaia, gehiago sakondu eta lantzea proposatu zuen EAJko zinegotzi Basili Ormazabalek. Hala, datozen asteetako Hirigintza batzordean landuko dute gaia, elkarlanean.
Behin lehen faseko proposamena onartuta, araua betetzen ez dutenek, isuna jasoko dutela azaldu du alkateak.
Baina ezohiko osoko bilkuran bestelako gaiak ere izan ziren mahai gainean. Aho batez onartu zuten EH Bilduk eta EAJk udaletxeko obra egiten jarraitzeko Udal gobernuak eskatu gura duen kreditu aldaketaren proposamena.
Fracking-aren aurkako EH Bilduren mozioa ere aho batez onartu zuten. Mozio honen helburua, bere garaian Legebiltzarrak onartutako lege proposamena bultzatzea da. Izan ere, Espainiako Gobernuak suspentso egoeran dauka-eta EAEn alderdi gehienek onartu zuten legea.