Bihar, zapatua, aurkeztuko dute Aiherra-Antzuola senidetzearen gaineko dokumentala

Maider Arregi 2016ko api. 22a, 15:00

Aiherra-Antzuola, Mugak Zubi’ izeneko dokumentalak, bi herrien arteko senidetzea kontatzen du. Protagonistak baina, bi herrietako gazte bi dira eta euren ikuspuntutik kontatzen da senidetzearen istorioa. Zapatu arratsaldean aurkeztuko dute Antzuolako Torresoroa aretoan. Bertan izango dira ere Aiherrako ordezkariak.

Aiherra, Behe Nafarroako herrian, mila biztanle inguru bizi dira; Antzuolan, Gipuzkoako herrian, aldiz, 2.100 inguru. 1.984an hasi ziren bi herrien arteko harreman sakonak, Aiherra eta Antzuolako herritar batzuek sustatuta eta bultzatuta.

Euskal Herria eta hizkuntza dira horrenbeste urtetako senidetzearen jatorria. Eta dagoeneko 32 urte elkarrekin. Hala, senidetzearen istorioa kontatzen duen dokumentala egin dute orain. Mikel Lizarazu antzuolarrak parte hartu du dokumentala egiterako garaian.

Lizarazuk dio helburua dela senidetzea belaunaldi gazteen artean bultzatzea eta indartzea. Grabaketak 2014 bukaeran abiatu zituzten senidetzearen 30. urteurreneko festa abiapuntu hartuta. Dokumentalak jasotzen dituen pasarte batzuk aurreratu ditu Lizarazuk.

Bihar, zapatua, arratsaldeko zazpietan aurkeztuko zaie herritarrei Torresoroan. Bertan Aiherrako ordezkaritza bat ere izango da. Gainera, bost euroren truke dokumentala salgai jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak