'Auzokideak' ezagutu eta euren beharrei erantzuteko alkateak Auzoko bisitatu du

Maider Arregi 2016ko mar. 17a, 15:00

Bisita berezia izan dute asteon Auzoko programako kideek. Izan ere, gertutik ezagutu gura izan du Beñardo Kortabarria alkateak programaren nondik norakoak. Baita auzokideak zeintzuk diren eta egun, Antzuolan bizi duten egoera zein den ere.

"Antzuolarren beharrak ezagutu eta horiei erantzuna emateko zein urratsa eman jakiteko auzokideak gertutik ezagutzera etorri naiz. Izan ere, antzuolarrak dira Antzuolan bizi direlako", azaldu zuen aurkezpenean Antzuolako alkateak.

Sorpresa eta guzti etorri zen gainera herriko alkatea eguazteneko Auzoko saiora. "Antzuolar gutxik izango zuen ziurrenik herriko kanpandorrera igotzeko aukera. Gaur, kanpandorrera igotzeko eta bertako istorioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu", gaineratu zuen.

Eguaztenero, Olaranen

Bi urte jada Auzoko programa martxan jarri zela Antzuolan. Maite Telleria dinamizatzaileak  balorazio ona egin du. "Euskaraz hitz egiteko erraztasuna lortzen dute. Garrantzitsuena da jendeari lehen hitza euskaraz esatea, alegia", gaineratu du.

Ishor Bhudathoki nepaldarrak ere ez du hutsik egiten. Orain dela hiru urtetatik Antzuolan bizi da eta dagoeneko euskara menperatzen du: "Auzokori esker euskaraz esaldiak zuzen egiten ikasi ditut. Herriko jendea ezagutzeko aukera ere eman dit; oso pozik nago bene-benetan".

Auzoko programa herritarrei zabaltzeko asmoz, dokumentala egiten ere badabiltza. Auzotarra edo auzokidea izatea gura duenak eguaztenero Olaranen 18:00etan dauka aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak