Antzuolako parajeetan barrena, ibilaldi neurtuan

Larraitz Zeberio 2016ko mar. 14a, 16:24

Gurasoak lagun 360 bat neska-mutikok egin zuten, domeka goizean, Gipuzkoako Eskolarteko Ibilaldi Neurtua, Antzuolan. Ibilaldi laburra eta luzea izan zituzten aukeran. Debagoienetik ez ezik kanpotik ere etorri ziren mendi buelta egitera. Askorendako Antzuolako parajeak ezagutzeko aukera polita izan zen.

Eskolarteko ibilaldi neurtua egin zuten atzo, domeka, Antzuolan. Herriko plazan Arrola Mendizale Elkarteak ipinita zuen mahaian izena eman eta taldeka antolatuta 08:30ak eta 09:00ak bitartean ekin zioten mendi bueltari parte hartzaileek.

Motxilak bizkarrean eta makila eskuan bi ibilbide izan zituzten aukeran gurasoek eta neska-mutikoek. Motza 6 kilometro ingurukoa eta luzea zazpi kilometro pasatxokoa. Ibilaldi neurtua izanik ezinbesteko baldintza zen taldeek ibilbide osoa batera egitea.

Ibilbidean, besteak beste, Kaxeta, Laskuran, Akinabei, San Martzial, eta Uzarraga zeharka dituzte parte-hartzaileek. Parte hartzaile askorendako aukera polita izan da Antzuolako parajea ezagutzeko. Debatik etorritako talde honek kasu.

Antolatzaileek emandako datuen arabera 360 bat neska-mutikok hartu dute parte ibilaldi neurtuan, horietatik 60 antzuolarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak