"Oinez edo antxintxika eginez parte hartu daiteke lasterketan. Adin guztietako emakumezkoak zein gizonezkoak animatu daitezke. Nahi duenak oinez ere egin dezake gainera". Lasterketa 17:30ean hasiko da Herriko Plazatik baina, 17:00etarako plazan egotea komeni dela diote antolatzaileek. "Lasterketa baino lehenago globoak banatuko ditugu. Globoetan bakoitzak mezu bat idatzi beharko du eta ondoren, lasterketa bukatzean, globoak aireratuko ditugu", azaldu du Larreak.
Globoak aireratu aurretik baina, udaletxeko balkoitik aldarrikapena irakurriko dute. Izena egunean bertan eman daiteke bai parte hartzeko eta baita ere antolakuntza lanetan laguntzeko ere.
Emakumeen Eguna, egunero
Ongizate zinegotzi Alaitz Igartzabalek Martxoaren 8an ekintzak antolatzen dituzten arren, azpimarratu gura izan du urte osoan landu gura izaten dutela berdintasunaren gaia: "Berdintasuna lantzeko beharrezkoa da oraindik ere elkarrekin lan egiten jarraitzea, bai emakumezkoak eta baita gizonezkoak ere. lanean jarraituko dugu ez da-eta egun bateko edo hilabete bateko kontua soilik".