Pozik azaldu dira Anelkarreko kideak herritarrek aurten ere Saharako errefusatuekiko erakutsi duten elkartasunagatik. Iazko elikagai bilketa kanpaina gainditu egin dute-eta antzuolarrek. Atzo arratsaldean Olaran etxean batu ziren elikagaiak kaxatan biltzeko eta zenbaketa egiteko Anelkarreko kideak.
Aurten 52 kaxa eta 649 kilo elikagai batu dituzte; iazkoa gaindituz: izan ere, iaz 40 kaxa batu ziren eta 612 kilo elikagai.
Egoera larria Saharan
Saharako kanpamentuen egoera are larriagoa da urrian gertatutako uholdeen ondorioz. Horregatik, aurten laguntza ekonomikoa ere batzen dihardute Anelkarrek eta SOS Sahara elkarteak.
40 urte beteko dira otsailaren 27an Saharako errepublika aldarrikatu zela, Hala, dirua batzeko zozketa bat antolatu gura dute eta zapatua dela aprobetxatuz ekintza berezi bat ere egin gura dute Anelkarrek eta Bergarako Bubisher elkarteak elkarlanean.
Laguntza Ekonomikoa: Euskadiko Kutxan: 3035 0080 94 0800054177