Udaletxeko igogailua egiteko eta sarrera egokitzeko lanak martxan daude

Maider Arregi 2016ko urt. 13a, 12:54

Antzuolako udaletxea irisgarria izan dadin lehen faseko lanak egiten hasi dira. Hala, lehen fase honetan, udaletxeko sarrerako arrapala eta igogailua egingo dira. Igogailuari esker, udaletxeak dituen hiru pisuak (bulegoak, alkatetza eta artxiboa) eskurago izango dituzte antzuolarrek laster.

Igogailua, gaur egun baserrietako buzoiak dauden tokian jarriko da (komunen atzealdean). Horregatik buzoiak kanpora aterako dira eta lehen udaltzainak zeukan bulegoan jarriko dira. "Aurrerantzean malgutasun handiagoko ordutegiaz baserritarrek buzoietara joateko aukera izango dute", azaldu du Hirigintza teknikari Valen Moñuxek.

Arrapala

Irisgarritasun lanen lehen fase honetan, 'L' formako arrapala jarriko da kanpotik udaletxe barrura sartu ahal izateko. Egurrezkoa izango da eta baranda edukiko du.

Etxaide enpresak egingo du

109.626 euroko kostua dute udaletxea irisgarria izateko lehen faseko lanek. Etxaide enpresaren asmoa da bi hilabetetan lanak bukatuta egotea.  Igogailua 8 lagunendako izango da, 630 kilo.

Bigarren fasea oraindik ere zehaztugabe eta diseinatu gabe dago. Baina, beheko solairuan harrera eta bulegoak ekartzea gura du Antzuolako Udalak. Goian, aldiz, bulego teknikoak eta alkatetza mantentzea du asmo udalak. Guztia baina, zehazteko dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak