Jeltzaleek euren desadostasuna azaldu zuten. Basilio Ormazabal bozeramaileak azaldu zuenez ez daude ados zenbait punturekin; desadostasun horietako bat da, hain zuzen ere, bigarren etxebizitza dutenek aurten ere ordaindu behar duten zerga. Beñardo Kortabarria alkateak, aldiz, errekargu horren helburua alokairua bultzatzea dela azpimarratu zuen.
Zaborraren tasa mantendu izanak ere eztabaida sortu zuen atzoko osoko bilkuran. Jeltzaleek defizitarioa dela argudiatu zuten. Kortabarria alkateak, ordea, birziklatzearen aldeko apustuari eutsi gura diotela zioen.
Onartutako mozioak
Bestelako mozioak ere onartu ziren atzoko osoko bilkuran. Alderdi sozialistak, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren gaineko mozioa aho batez onartu zuten.
EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa, aldiz, erresonantzia magnetikoak kalitatezko zerbitzuaz egitearen aldekoa, ez zen aho batez onartu; EAJ abstenitu egin zen. EAJk adierazi zuen Zumarragako ospitalean kalitatez eskaintzen dela zerbitzu hori eta Arrasaten ere aukera badagoela erresonantzia kamioi ibiltari batean egiteko. Hala, EH bilduren eta talde sozialistaren aldeko zazpi botorekin onartuta geratu zen mozioa.