Aurten ere, elkarteko bi kide elkartasuna zuzenean adieraztera joango dira; Bittor Arbulu Kongon izango da irail-urrian, eta Kristina Bakaikoa Senegalera joango da, azaro-abenduan.
Elkartasun Festa
Gainera, irailaren 4erako, urteroko elkartasun festa antolatu du Anelkarrek, Antzuolan (arratsaldeko 19:30etik hasita). Tortilak eta txistorra dastatzeko aukera egongo da, eta aurten, berezitasun bezala, Galiziatik "sorgin" berezi bat (meiga bat) etorriko da eta konjuru bat irakurriko du. Queimada prestatu ondoren, gerturatzen direnek probatzeko aukera izango dute.