Antzuolako EAJko hautagai den Maria Eugenia Arrizabalagak hartu zuen hitza ekitaldian eta azaldu zuen "harrituta" zegoela EH Bilduko alkategaiak Goienako elkarrizketan esandakoekin: "Harrituta gelditu naiz ikusi dudanean, oraindik ere ez naiz nire onera bueltatu. Galdetu zaionean hirigintzarako zein proiektu nagusi dituen, EH Bilduko alkategaiak esan du erdiguneko kaleak txukun mantentzea dela euren erronka nagusia. Hori al da zortzi urtetan gobernatu duen hautagai berriak herriari datozen lau urteetarako planteatzen dion erronka nagusia?".
Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek ere hitz egin zuen eta salatu zuen "bakarren batzuk" ez dutela asmatzen nola egin herrigintza eta herrigintza ezin dela inprobisazioan oinarritu.
Bestalde, EAJren alkategai Basilio Ormazabal antzuolarra talde esperientziaduna dutela-eta harro dago.
EAJ bozkatzeko proposamena herritarrei
Egibarrek amaitzeko esan zuen iragan hurbilean bezala, eskualde honetan EAJk ez duela "hutsik egiten" eta bozka EAJri ematea proposatu zien herritarrei.