Hasi dira Kalegoi eta Antigua auzoko lurzorua konpontzeko lanak

Maider Arregi 2015ko mai. 12a, 13:32

Gaur hasi dira Kalegoi eta Antigua auzoetara joateko errepidea konpontzeko lanak. Horrek baina, herri barruko zirkulazioan aldaketak ekarri ditu lanak egiten diharduten errepide zatia itxi egin dutelako. Autobusa ere ezingo da Buztinzuriko geltokian geratu eta Antiguan izango du geltokia ondorengo egunetan.

Martxa onean doaz erdiguneko lur zorua konpontzeko lanak Antzuolan. Kalebarrengo zubitik Herriko Plazara arteko bideko lanak bukatu berri dituzte. Gaur berriz, Buztinzuritik gorako errepide zatiko lanekin hasi dira. Kalebarrenen bezala, zorua berdinduko dute eta galtzada-harriak jarriko dituzte.

Hala, aste pare batean, maiatza bukaera arte gutxienez Kalegoi eta Antigua auzoetara joateko errepide zatia itxita egongo da. Horregatik Zumarragara doazen autobusak ezingo dira herri barrutik pasa eta Antiguako geltokian geratuko dira jendea hartzeko. Kalebarrengo lanak amaituta dauden arren, itxita dago zirkulazioarendako.

Hirigintza teknikari Valen Moñuxek azaldu du hasiera batean lur dena jasotzea izan arren asmoa, dena ez altxatzea erabaki dela. Hala ere, gehiena jaso eta berritu egingo da. Egingo diren lanekin dena ondo kokatuta geratuko da eta ez da inolako irregulartasunik eta zulorik izango zoruan.

Bederatzi mila euroko –bez kanpo– aurrekontua dute lanok. Botatako lur berria ondo finkatzea komeni da behin lanak bukatuta; irregulartasunik gabeko zorua lortzeko ibilgailuak ezingo dira bertatik pasa maiatza bukaera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak