Eskolako patioko araudi berria adin tarte zabalagora egokitu dute

Maider Arregi 2015ko mai. 7a, 09:58

Martitzeneko osoko bilkuran eskolako patioko araudia aldatzeko proposamena onartu zen aho batez. Hala, herritarrekin adostutako araudia aintzat hartuko da eta duten beharrera egokituko da. "Guraso eta gazte taldeekin batu ostean, denen artean adostasun batera iritsi gara", azaldu du Antzuolako alkate Ima Beristainek. "Araudi berriaren helburua da zerbitzua ahalik eta adin tarte zabalenera iristea eta eskaerei erantzuna ematea", dio.

Hala, eguaztenetan, arratsaldeko zazpiak arte herriko gazteek izango dute eskolako patioa erabiltzeko aukera. Nahi duten jolasak egin ahal izango dituzte. Gainontzeko egunetan, berriz, orain arte bezala erabilera anitzerako izango da; eta 12 urtera arteko umeek izango dute erabiltzeko aukera.

Ordubeteko erabilera

Erabilera anitza dauka eskolako patioak. Horregatik, gazteen jolas bakoitzak ordubeteko iraupena izango du. "Ordubeteko jolasa egin ostean txanda pasa beharko zaio beste gazte talde bati. Modu horretan, gaztetxoen artean izan ohi diren eztabaidak sortzea eragotziko da. Hala adostu dugu gurasoekin ere". Behin osoko bilkuran onartuta, Udalak lehenbailehen abian jarri gura du araudi berria. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak