"Hamar ezpondetatik zortzi erori egin dira". Datu horrekin hasi zuen Eider Mendoza batzarkideak bere hitzaldian. Aldundiak obra guztia maiatzerako bukatzea agindu zuela ekarri zuen gogora Mendozak, eta "premiazko erabakiak hartu ez izana" ere egotzi dio Foru Aldundiari. Mendozaren ustez, obra honekin, EH Bilduren gestioa agerian geratu da. Haren hitzetan "lau urteotan egindako obra garrantzitsu bakarra izan da".
Gelditutako obrak, gainera, eskualdean ez ezik lurralde osoari kalte ekonomikoak eragingo dizkiola gogoratu dute jeltzaleek.
Egoera arriskutsua
Obraren egoera ere salatu du EAJ-k. "Segurtasuna bermatzeko premiazko neurriak har ditzala exijitzen diogu Aldundiari", esan zuen Mendozak. Horrez gain, obrak ostera martxan jartzeko datarik ez egotea eta atzerapen honek obran eragingo dituen "arazoak" ere azpimarratu zituzten.
Informazio gutxi
"Larraitz Ugartek informazio garrantzitsua ezkutatu du", esan du Eider Mendoza batzarkideak. Jeltzaleen ustez, azken lau urte hauetan Aldundiak teknikariei bizkarra eman, eta bere kabuz aritu da lanean.