"Bigarren eskuko gauzen merkatua sortzea da gure helburua. Lehenengoz egingo dugu, baina gure asmoa da gehiagotan egitea. Jendeak interesa erakutsi du eta pixkanaka ekimen hau errotzen joatea da gure asmoa", azaldu du Gotzon Madinak, Saskiolako kideak. "Aukera polita da etxean soberan ditugun eta erabiltzen ez ditugun traste zaharrak edo ez horren zaharrak ateratzeko".
Herriko giroa
Ekintza horrek herria girotzea ere badu helburu. Eta, nola ez, bigarren eskuko merkatua sustatzea. "Egun polita izatea espero dugu. Bergarako erreferentzia oso ona badugu".