Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Beñardo Kortabarria: "Alkatetza lortzeko talde gaztea eta konprometitua osatu dugu"

Mireia Bikuña 2015ko api. 17a, 10:41

Antzuolako EH Bilduk Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. "Ardura, erronka eta ilusioa" dituzte lanerako filosofia maiatzaren 24an alkatetza lortzen badute. "Zerrenda gaztea dugu. Sendoa. Konprometitua eta Antzuola maite duena", esan zuen Beñardo Kortabarria alkategaiak.

"Ardura, erronka eta ilusioa" aipatu zituen EH Bilduko alkategaiak lanerako ildo moduan. "Ardura, erantzukizunez hartu gura dugulako lana. Erronka, jarduera berria delako guretzat; eta ilusioa, Antzuola bizi izateko geroz eta herri hobeagoa delako", esan zuen Kortabarriak.

Maiatzaren 24ari buruz

Zerrenda aurkeztu ostean, lanean jarraituko dutela esan zuten EH Bilduko kideek: "Gure helburua alkatetza lortzea da, eta horren alde egingo dugu lana datozen egunetan".

Zerrendari buruz

16 antzuolarrek osatzen dute EH Bilduren zerrenda. "Gazteak, konprometituak, antzuolarrak eta Antzuola maite dutenak. Zer gehiago eska dezakegu? Ni naiz guztietan zaharrena", azaldu zuen alkategaiak.

Jarraian duzue EH Bilduren zerrenda

  1. Beñardo Kortabarria
  2. Usoa Agirre
  3. Mikel Bargiela
  4. garazi Larrea
  5. Jon Ugarteburu
  6. Alaitz Igartzabal
  7. Jon Iturbe
  8. Amaia Azkarate
  9. Txomin Alberdi
  10. Arantzazu Kortabarria
  11. David Martin

        Ordezkoak

  1. Agurtzane Ollokiegi
  2. Alberto Buruntza
  3. Lourdes Arenatza
  4. Juan Simon Aristi
  5. Iker Manso

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak