Erretiratuek gimnasia egiteko parkeaz datorren astean gozatu ahalko dute

Maider Arregi 2015ko urt. 16a, 12:57


Torresoroako ingurune berdean erretiratuen psikomotrizitatea lantzeko parkeko azken lanak egiten dihardu Antzuolako brigadak. "Gimnasia egiteko aparatuak jarrita ditugu, baina, oraindik argiteria lanak egitea eta ingurua txukuntzea falta da parkea publikoari zabaltzeko", azaldu dute brigadako langileek. Lanak ondo bidean, asmoa da datorren astean bertan erretiratuek erabilgarri izatea.

"Oso pozik" eta "gustura" jaso dute albistea herriko erretiratuek. "Herri guztietan dago eta nik erabili izan ditut; semearengana joaten naizenean Gasteizera adibidez, horrelako aparatuak ibili ditut. Beharrezkoa zen", dio erretiratutako emakumezkoak.

Sei gimnasia aparatu

Guztira gimnasia egiteko sei aparatu jarrita daude. Psikomotrizitatea lantzeko dira. Gerria, eskumuturrak, besoak, hankak eta belaunak lantzeko. Probatzeko "desiratzen" daudela diote.

Olamendikoen borondatez

Ima Beristain alkateak kontatu du Olamendiko senar-emazteek Ongizate sailerako utzitako herentziari esker egin ahal izan dutela parkea. "Olamendiko senar-emazteak hil zirenean, Ongizatean gastatzeko dirua utzi zuten. Hori errespetatuz egin ditugu erretiratuendako parkeko lanak. Euren oroimenez esker-oneko plaka jarriko dugu", dio. Beharrezkoak diren hainbat material ere erosi dira –koltxoiak, oheak, ahulkiak...–. Torresoroa atzealdeko irteera ere ez da guztiz irisgarria. Hala, irteera hori ere egokitu gura du Udalak jasotako diru-partida horri esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak