Torturaren gaineko dokumental bat eskaini zuten atzo iluntzean Torresoroan eta antolatzaileen esanetan, "parte hartzea motz gelditu" zen. Gaurko ekitaldiak, eguerdiko presoen aldeko elkarretaratzearekin hasi dituzte eta Olalde elkartean egin duten bazkariarekin jarraitu; 50 lagun batu dira bazkaritan. Arratsaldeko 16:00retan autobus bat atera da Elgoibarrera, Bostak askatu lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera.
Eguna borobiltzeko, musika izango da protagonista gauean. 22:00etan hasiko dira kontzertuak gaztetxean. Hain justu ere, Salda Badago eta The Potes taldeek jarriko dute gau giroa festari bukaera emateko.