Antzuolan bihar hasiko dituzte herriko jaiak

Imanol Gallego 2014ko uzt. 16a, 16:58

Antzuolako jaiak bihar hasiko dituzten arren, dagoeneko herria prest dago. Eskenatokiak, barrakak, egitaraua, zapiak… nabari da herri jaietan murgiltzeko gogoz dagoela. Beti moduan, zapatuko mairuaren alardea izango da jaietako ekintza nagusia.

24 ordu besterik ez dira falta Antzuolako jaiei hasiera emateko eta dagoeneko herria prest dago urteko egun alai eta luzeenekin gozatzeko. Jaietako egitarauko lehen hitzorduetako bat hontzaren jaitsiera izango da, eta herritarrek horrela eskatu eta gero, hontza piroteknia artean iritsiko da herrira. Pilotazaleek gainera historiara pasako hitzordu batekin gozatu ahal izango dute. Tintin IIIak bere ibilbideko azkenaurreko partidua Antzuolako jaietan jokatuko du.

2009an alardea moldatu eta gero, ikuskizuna egonkortu egin da. "Urtero aldaketa txiki batzuk egiten ditugu, baina ikuskizuna ondo dagoela uste dugu", adierazi du Jone Larrañaga kultura zinegotziak. Aurten gainera, bideoan grabatuko da.

Jaietako ekintzek, ez dute herriko zirkulazioan eragin berezirik izango, eta Torresoroako inguruan barrakengatik itxita egongo den arren, barruko zirkulazioak ez du apenas igarriko.

Jaiak gozatzeaz gain, jasangarriak izan daitezen, hondakin bilketa berezia izango da. Udalak ordutegi aldaketa horiek bando batean azaldu dituen arren, www.antzuola.com webgunean ere kontsulta daitezke ordutegi berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak