Kalebarren auzoko festak giro onean ospatu dituzte asteburuan

Maialen Torres 2014ko eka. 30a, 17:00

Zapatuan umeak izan ziren protagonista, baina helduek ere izan zuten euren tartea, eta eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, ondo pasa zuten antzuolarrek. Besteak beste, egubakoitzean trikitilarien kalejira eta Emon taldearen emanaldiaz gozatu zuten helduek. Zapatuan, Kalebarrengo mus txapelketa jokatu zuten.

Zapatuan umeentzako eskaintza zabala izan zen egun osoan zehar Antzuolako Kalebarren auzoko festetan. Goizeko hamaiketan hasi ziren egitarauko ekintzak, eta, eguraldia lagun, ume zein gazteek ez zuten aspertzeko tarterik izan. Goizeko eguzkia, ordea, ezkutatu egin zen arratsalderako, baina horrek ez zuen eragotzi haur jolasetan adin guztietako auzoko gazteak elkartzea. Gehienenak arratsaldeko buruhandien kalejiraren zain egon ziren, baina bitartean zeuden ekintzez ere gozatu zuten.

Dena den, haurrek bakarrik ez, helduek ere izan dute zer egin asteburuan. Besteak beste, egubakoitzean trikitilarien kalejira eta Emon taldea izan ziren, eta, zapatuan, Kalebarrengo mus txapelketa jokatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak