Lehen aldiz antolatu dute Antzuolako herriko oztopoak identifikatzeko irteera Landatxopeko erretiratuek. Harrera polita izan du ekimenak eta 23 lagun batu dira gaurkoan ibilbidea egiteko. Adineko jendearendako oztopo dezente daudela azaldu digu Jose Inazio Garitano Landatxopeko kontu-hartzaileak.
Torresoroatik abiatu dira eta, Lapatzaetxeberrira, bidegorrira eta Etxezuritik bueltan itzuli dira berriro Torresoroara. Bidean, hautsitako espaloiak eta bankuak identifikatu dituzte. Baita egoera kaxkarrean dauden belarrez jositako horma eta bazterrak ere.
Hala, lanean, auzolanean jarraituko dute erretiratuek eta hilean behin batuko dira jarraipena egiteko. Uztailaren 22an bilduko dira berriro Torresoroan, goizeko hamar t’ erdietan