Antzuolako futbol taldeak denboraldi polita egin du Ohorezko Erregional mailan

Maider Arregi 2014ko mai. 28a, 09:54
Antzuolako futbol taldea iaz igo zen kategoriaz. Aurten baina, liga polita egin du eta mailari eustea lortu du. Antzuolan herritarrekin izan gara. Gustura azaldu dira herrian giro ezin hobea eta ilusioa sortzen duelako futbol taldearen emaitzek.

Denboraldi ona egin du Antzuolako futbol taldeak aurten ohorezko erregional mailan. 45 punturekin eta sailkapen orokorrean, zortzigarren postuan bukatu du liga. Juanina Garairen mutilak denboraldi erosoa egin dute, izan ere ez dute euren burua arriskuan ikusi eta jaitsiera postuetara gerturatu ere ez dira egin.

Iaz igo ziren ohorezko  erregional mailara, eta orduan erakutsitako ilusioa eta indarrari eutsi diote aurtengo denboraldian ere. Herritarrak ilusio horrekin kutsatuta, herriari on egiten diotela horrelako albisteak  aitortu digute.

Liga polita egin dute eta oso erregularrak izan dira denboraldian zehar;  gutxi sufritutako denboraldia egin dute. Hala, hamaika partidu irabazi eta hamabi berdindu dituzte. Baina partidu garrantzitsuenak irabazi egin dituzte. Uda edota Aloña moduko taldeen aurkako derbietan garaipena eskuratu dute eta erakustaldi polita eskaini gainera zaleei. Datorren urtera begira, ilusio berdinarekin ariko direla gogor lanean azpimarratu digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak