Gaur 19:15ean izango da mantentze gimnasia saioan parte hartzeko aukera. Bihar berriz, spining eta zumba saioak egingo dituzte. Lehenengo, bizikleta gainean igoko dira spining saioa egiteko 18:30ean; eta ostean, zumbaren txanda izango da, 19:00etan.
Hala ere, goizean ere badago zer egin Antzuolako gimnasioan. Pilates saioak eta hirugarren adinekoentzat gimnasia saioak egiten dituzte; eta horretan ibili dira gaur pilates klaseko ikasleak. Gutxi batzuk agertu diren arren, oporren osteko martxa berriz ere hartzeko balio duela esan du Ander Agiriano monitoreak. Izan ere, erretiratuak dira goizeko klaseetako protagonistak eta horietako asko kanpoan daudenez, jende gutxi agertu da gaurko saiora. Hala ere, egon direnak gustura asko ibili dira berriz ere gorputza eta burua suspertzen.