Txirrindularitza: Cyril Barthe frantziarra (UC Orthez) izan da Uzarraga igotzen onena

Xabier Urtzelai 2014ko mar. 30a, 10:21
Uzarragako malden jabe berria frantziarra da, Orthez herritik etorritako Cyril Barthe izan da-eta azkarrena Antzuolan. 90 kilometroko etapan zehar ihesaldi saiakera mordoa izan dira, nahiz eta haizete gogorrak, printzipioz, tropelari abantaila ematen zion. Ihesaldi horietako bati esker taldetxo batek abantaila txiki batekin ekin dio Uzarraga igotzeari, eta 2 kilometro pasatxoko igoeran Cyril Barthe izan da onena, azken metroetan haren erritmoari eusteko gauza izan den kontrario bakarra mendean hartu ostean, Mikel Alonso (Andoain).

Segundo bakarreko tartea atera dio Mikel Alonsori, eta hirugarren izan da Xabier Contreras (Limousin). Antzuolar onena, berriz, Jon Fernandez izan da, eta azpimarratzekoa, baita ere, Ulmako Julen Umerezek egindako lasterketa, bosgarren helmugan. [Kronika, osorik, Asteleheneko Goiena Paperean].

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak