Zumaiko Bigara Pulpo taldea dute aurrez aurre arrasatearrek. "Lehenengo zatiaren amaieran 17-9 erakusten zuen markagailuak. Atsedenalditik bueltan erlaxatuta irten gara bi taldeak eta bigarren zati txarra jokatu dugu".
Etxeko goleatzaileei dagokienez, Andoni Bernal (8), Pello Olabarria (4), Unai Rodriguez (4 ), Mikel Zuloaga (3), Josu Herrero (3), Kepa Gruzeta (2), Iker Zubiaurre (2) eta Jorge Santos (1) izan dira.
Bi partidu aurretik
Dagoeneko liga erabakita dago eta mantentzea lortu dutenen artean dago Ford Mugarri. Hala, partiduei beste pizgarri edo interes-puntu bat bilatu beharko diete aurrerantzean arrasatearrek. "Bi partidu bakarrik geratzen zaizkigu aurretik; ea horietan joko ona eginez irabazterik dugun eta txapelketa ondo amaitzen dugun".
Ligako azken norgehiagokak Egiaren eta Erromoren aurka izango direla ekarri du gogora Gartziak: "Egiaren kontrakoa zapatuan da, eta polita izango dela iruditzen zait. Gurekin batera egon ziren lehian lehenengo itzulian, eta ikusiko dugu oraingoan zer gertatzen den".