Urkiola familian Jose Mari da Goierriko bailara Debagoienagatik aldatu duen bakarra, duela 20 urte joan zen-eta Antzuolara bizi izatera, eta egun beste bi anairekin batera lasterketetan buru-belarri dabiltza. Jose Mari mekanikoa da eta bere anaia Mikel da taldeko pilotua. Bi horiek erakutsi digute autoa.