Guztira, 60 pertsonek hartu dute parte irailean hasitako musika lehiaketan. Luquek azaroan jokatu zuen lehen kanporaketa eta finalerdien ostean, egubakoitzeko finalerako sailkatu zen.
Bigarren postuan sailkatuta, zilarrezko zia eta musika materiala, besteak beste, soinu mahaia eta anplifikagailua, jaso ditu Luquek. Antzuolan bizi den musikariak bere emazte eta umeei eskaini zien saria.