Antzuolako 2012rako aurrekontu proposamena jendaurrean aurkeztu dute
Maider Arregi
2012ko otsailaren 28a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Antzuolako Udalak, aurkeztu ditu jendaurrean 2012rako aurrekontuen proposamena. Aurten, etxebizitza eta hirigintzarako eta gizarte sustapenerako bideratuko da diru partida nagusiena: gizarte sustapenerako %18,87a, 472.943 euro, eta etxebizitza eta hirigintzarako %19,54a 489.595,01 euro. Guztira 2.505.769,92 euroko diru-sarrerako, aurrekontua izango du Antzuolako Udalak 2012rako.