Aurrekontuak onartu dituzte osoko bilkuran

Maider Arregi 2012ko mar. 7a, 14:58
None
Antzuolako 2012rako aurrekontuak onartu dituzte atzoko osoko bilkuran Bilduren aldeko zazpi botoei esker. EAJk aurka bozkatu du, ez daudelako ados, Udal Gobernuak, aurtengo aurrekontuak aurkeztu dituen moduarekin. Tartean, akatsak ere bazirela azaldu digu EAJko Maria Eugenia Arrizabalagak. Hala, EAJk aurkako botoa eman arren, ez dituela inpugnatuko, aurrekontuei aurka egingo adierazi du. “Itxurari eta udal jarduerari errespetu minimo bat” eskatu diote Alderdi jeltzaleko zinegotziek. Mikel Jauregi Bilduko zinegotziak, gardentasunez jokatu dutela azpimarratu du. Udaletxean, urtetan lanean dabiltzanen laguntzarekin, talde lanean egin dituztela aurrekontuak gaineratu gura izan du. Eta Agintaldi honetako erronkari dagokionez, Jauregik nabarmendu gura izan du hiru urte barru zorpetze maila jaitsi gura dutela. Gauzak bere unean ordainduta izatea da helburua eta ondoren datozenek zorpetze txikia izatea. Bestelako erabakiak Bestalde, Etxebizitza tutelatuen eta eguneko zentroaren kudeaketa Bideberri mankomunitateari uztea onartu zen atzoko osokoan. EAJ abstenitu egin zen arren, esleipena egiteko pleguei aldiz, baiezkoa eman zion. Hala, atzoko osokoan, Euskara biziberritzeko plan nagusia onartzeko proposamena, edota gaztetxokoa, gimnasioa eta torresoroko eraikinaren alokairua berritzea onartu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak