Jone Larrañaga: “Urtetako jairik jendetsuena izan da aurtengoa”
Maider Arregi
2012ko uztailaren 24a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egunez zein gabez ibili da jendea aurtengo Antzuolako jaietan. Herritarren parte-hartzea handitu egin da eta nola ez kapotik ere jende asko etorri dela kontatu digu Jone Larrañaga Kultura zinegotziak. Beste behin Mairuaren Alardea izan da aurtengo jaietako ekitaldi jendetsuena, 184 parte-hartzaile izan ditu-eta.