Euskal Herriko ipuin kontalarien festa astebukaeran

Maider Arregi 2012ko ira. 25a, 18:17
None

 
Berba, hitzen jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da astebukaeran. Zazpigarrenez, Euskal Herriko ipuin kontalari entzutetsuenak batuko dira eta aurtengoan, Kontalarien Elkarteak Antzuolan egitea erabaki du Bazen Behin ipuinen maratoia. "Getxon hasi ginen, ondoren etorri ziren Legutio, Etxalar, Bermeo, Pasaia, Aramaio, eta aurten, Antzuolara ekarri dugu hitzen festa hau", azaldu digu Virginia Imaz Clown eta ipuin kontalariak.
"Kalera aterako gara, gaztetxo zein helduentzako bideratuta, denengana heldu nahi dugu", dio Imazek.
"Polita da, tabernaz taberna, kalez kale, giro onean, ipuin politak sortzen dira, entzuten dira. Ibiltaria da eta horrek ere bere xarma du", kontatu digu Amaia Arriaran ipuin kontalariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak