ALBISTEAK

Juan Ramon Aranguren 25 urte daramatza gaztainak erretzen

Asier Alkorta 2012ko azaroaren 21a

Juan Ramon Aranguren antzuolarrak 25 urte daramatza gaztainak danbolinean erretzen. Zapatuan, Gaztainerre eguna ospatuko dute herriko plazan, eta bera ibiliko da gaztainak erretzen.

1998an hasi zen Juan Ramon Aranguren “Zaharra” antzuolarra gaztainak erretzen danbolinaz. Hasierako garai hartan ordea, ez zela horren erraza gaztainak erretzea kontatu digu. 130 kilo gaztaina ekarriko dituzte zapatuan herritarren artean banatzeko: eta gaztainei laguntzeko 30-40 litro inguru sagardo. Baina gaztainak kanpotik ekarriko dituztela esan digu, hemen kantitate hori ez dagoelako.

25.urtez egingo den  Gaztainerre eguna, zapatuan ospatuko dute antzuolarrek. Herriko plazan banatuko dira gaztainak arratsaldeko zazpietatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak