Euskara planaren amaiera ospatu dute Elay Taldekoek

Jon Berezibar 2013ko uzt. 18a, 18:41

Herriko jaiekin bat eginda, ospakizuna izan dute gaur, eguena, Antzuolako Elay lantegian. Izan ere, 90eko hamarkadan hasi zuten euskalduntze planaren amaierara iritsi dira: euskaraz egiten dute lan, gaur egun, Elayn. Hori horrela, eta ahalegin horretan langileek egindako ekarpena eskertzeko, ekitaldi berezia egin dute eguerdian Antzuolan. Bertan izan dira Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Kontseiluko eta Elhuyarreko kideak. Elay aitzindaria izan da lan munduan, euskarari dagokionez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak